2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Akats zuzenketa, administrari-ofizialaren 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:
Akats materiala aurkitu da honako deialdi honen 6.2.b) oinarriaren idazketan: deialdia, administrari-ofizialaren 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia, 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an.
Kontuan harturik Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmena, haren arabera administrazio publikoek edozein unetan zuzendu baititzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, aho batez, honako hau erabakitzen da:
1.–Oposizioaldiko bigarren probaren nondik norakoari dagokion 6.2.b) oinarrian dagoen akatsa zuzentzea:
Honela dioen tokian: "b) Bigarren proba: proba praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, III. eranskinean jasoriko 18. eta 19. gaiei buruz".
Honela behar du: "b) Bigarren proba: proba praktikoa. Kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira, III. eranskinean jasoriko 15. eta 16. gaiei buruz.
2.–Akats zuzenketa aurkez dadila agintzea, iragarki bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emateko.
Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2415612