2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Akats zuzenketa, deialdi honen iragarkian: (deialdia: oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat)
Alesbesko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 23ko ohiko bilkuran, onetsi zuen zuzentzea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, lan-kontratudun finkoen araubidean, arkitekto teknikoaren lanpostu bat. Deialdia 2024ko 171. Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.
Honela dioen tokian:
"2.–Eginkizunak:
–Zuzendaritza, Plangintza eta Koordinazio arloa:
- Langileak zuzentzea eta, hartara, bulkatzea motibazioa, ekimena, kohesioa eta lantaldearen garapena, halakoak behar baitira zerbitzu efizientea eta kalitatezkoa lortzeko.
- Zuzentzea, planifikatzea eta gauzatzea zerbitzuaren alor guztietako lanen segimendua eta kontrola (alorrak: Hirigintza, Obrak, Zerbitzuak eta Segurtasuna), eta, hartara, lantaldearen lan kargak banatzea, oinarritzat harturik eskura dauden baliabideak eta aurreikusitako epeak. Irtenbidea ematea gertatzen diren larrialdi, arazo eta desbideraketei, zuzenketa egokiak eginez, kontuan harturik nolakoak diren larrialdiak edo ezartzen diren lehentasunak, eta lantalde guztia koordinatzea.
- Bilerak eta harremanak izatea idazkariarekin eta alkatearekin, lanen eta arazoen egoera aztertzeko eta ikuskatzeko.
- Lana koordinatzea obra eta zerbitzuen kapatazarekin, herri-lurretako kapatazarekin eta brigadarekin.
- Harremanak izatea, Udaleko beste zerbitzu batzuekin koordinatzeko, ahalik eta gehien aprobetxa dadin egitura osoa, lanak egoki egiteko.
- Hirigintzako ikuskaritza.
- Segurtasun eta osasun koordinatzailea, eraikuntza lanetan.
–Obretako Brigada zuzentzea eta koordinatzea:
Obretako Brigadaren zuzendari eta koordinatzaile den aldetik, eginkizun hauek izanen ditu:
- Obretan, giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, planifikatzea eta koordinatzea.
- Eraikuntzako teknikak eta prozesuak ezagutzea.
- Obretako kostuak eta epeak kontrolatzea.
- Obren kalitatea kontrolatzea.
- Dokumentazioa kudeatzeko gaitasuna.
- Informazio teknikoa tratatzea eta aztertzea.
- Kontratazioaren kudeaketa eta administrazioa eta kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.
- Segurtasun sistemak eta laneko arriskuen prebentzioa.
- Proiektuak analizatzea.
- Eraikuntza sektoreko arauak eta legedia.
- Tresna informatikoak erabiltzea, planifikazio tekniko eta ekonomikorako.
- Obrak akreditatzeko prozedurekin lotutako ezagutzak.
- Langileen buruak agintzen dion beste edozein eginkizun, jarraikiz langilearen gaitasunari, titulazioari eta zerbitzuaren beharrei.
Honela behar du:
"2.–Eginkizunak:
Izangaiak eginkizun hauek izanen ditu:
- Langileak zuzentzea eta, hartara, bulkatzea motibazioa, ekimena, kohesioa eta lantaldearen garapena, halakoak behar baitira zerbitzu efizientea eta kalitatezkoa lortzeko.
- Udal Brigadaren lanaren jarraipena eta kontrola egitea, eta taldearen lan kargak banatzea, eskura dauden baliabideen eta aurreikusitako epeen arabera. Irtenbidea ematea gertatzen diren larrialdi, arazo eta desbideraketei, zuzenketa egokiak eginez, kontuan harturik nolakoak diren larrialdiak edo ezartzen diren lehentasunak, eta lantalde guztia koordinatzea.
- Bilerak eta harremanak izatea idazkariarekin eta alkatearekin, lanen eta arazoen egoera aztertzeko eta ikuskatzeko.
- Lana koordinatzea obretako buruarekin, landazainarekin, uretako ofizialarekin eta brigadako beste arloetako arduradunekin.
- Harremanak izatea, Udaleko beste zerbitzu batzuekin koordinatzeko, ahalik eta gehien aprobetxa dadin egitura osoa, lanak egoki egiteko.
- Segurtasun eta osasun koordinatzaile aritzea, brigadaren lanetan.
- Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, planifikatzea eta koordinatzea.
- Eraikuntzako teknikak eta prozesuak ezagutzea.
- Obretako kostuak eta epeak kontrolatzea.
- Udal brigadak eginiko obren kalitatea kontrolatzea.
- Dokumentazioa kudeatzeko eta informazio teknikoa tratatzeko eta aztertzeko gaitasuna.
- Laneko materialen inbentarioak, erosketak eta birjarpenak egitea, eta udal ekipamendu eta instalazioen mantentze-lanak egitea.
- Segurtasun sistemak eta laneko arriskuen prebentzioa.
- Obra txikien proiektuak eta aurrekontuak aztertzea.
- Eraikuntza sektoreko arau eta legediaren ezagutza.
- Tresna informatikoak erabiltzea, planifikazio tekniko eta ekonomikorako.
- Obrak akreditatzeko prozedurekin lotutako ezagutzak.
Langileen buruak agintzen dion beste edozein eginkizun, jarraikiz langilearen gaitasunari, titulazioari eta zerbitzuaren beharrei".
Hortaz, eskabideak aurkezteko epea (deialdiaren 4 apartatuan ageri da) luzatzen da, eta izanen da 30 egun naturalekoa, akatsak zuzentzeko iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Alesbesen, 2024ko urriaren 29an.–Alkatea, Mari Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2415683