231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Valtierrako Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 22ko ebazpen baten bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkion eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea). Hona hemen:

Lan publikoaren eskaintza, zeina onetsi baita bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua) eta harekin bat datorren langileria arloko gainerako araudian.

–Eskolazainaren lanpostu bat (D maila eta funtzionarioen araubidekoa), oposizio bidez betetzekoa.

–Uren eta zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat (C maila eta funtzionarioen araubidekoa), Udal Brigadari atxikia, eta oposizio murriztuaren bidez betetzekoa.

–Administrari-ofizialaren bi lanpostu (C maila eta funtzionarioen araubidekoak), oposizio bidez betetzekoak.

Valtierran, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2415543