231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren urriaren 31ko 442/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Zizur Zendeako Udalaren 2024ko lan publikoaren eskaintza, honela:

Lanpostua: 1.07 zenbakiduna. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldi osoa. Plantillako osagarria: %42.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gazolatzen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2415949