231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren 2024ko urriaren 30eko 441/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuan jarduteko.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren lanpostu bat, Zizur Zendeako Udalaren zerbitzuan jarduteko.

1.2. Izendapenak Zizur Zendeako Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.4. Lanaldi osoa izanen du.

1.5. Egin beharreko lanak izanen dira haren mailari eta kategoriari dagozkienak; besteak beste, jendeari harrera egitea eta Udalaren administrazio zerbitzuei sostengu ematea.

1.6. Oporren araubidea udal bulegoetako gainerako udal langileena izanen da.

1.7. Halaber, deialdi honen xedea da zerrenda bat egitea hautapen-prozesuan lanposturik eskuratzen ez dutenekin, aldi baterako kontratatzeko, deialdiaren 7.2 oinarriari jarraikiz.

2.–Baldintza orokorrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.

Parte har dezakete, era berean, espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanik ere, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea: Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak arestiko baldintzak frogatu beharko ditu deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean. Hori guztia bete beharko da, gainera, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eta oposizio-prozedura osoan, izendapen eguna arte bete ere.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Zizur Zendeako Udalaren erregistro orokorrean (Santa María 1, Gazolatz), haren egoitza elektronikoan (https://cendeadecizur.sedelectronica.es), edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz, mezu elektroniko bat igorri beharko zaio Zizur Zendeako Udalari (ayuntamiento@cendeadecizur.es) 24 orduko epean, inguruabar horren berri emanez. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetan adierazitako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten edo zer moldaketa behar duten denboretan eta/edo baliabideetan. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Izangaiek alegatu egin beharko dituzte deialdi honen seigarren oinarriaren arabera kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak.

Dokumentazio hori aurkezten ez bada eskabideetarako ezartzen diren epean eta moduan, ez dira baloratuko merezimenduak.

3.4. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZa).

b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

c) Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak, aurreko puntuan eta deialdi honen seigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

d) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.6. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Zizur Zendeako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik egin badute, idazkia aurkeztuz Zizur Zendeako Udalaren erregistro orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta, halakorik egon bada, haiei erantzun ondoren, Zizur Zendeako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Rafael Ansó Ansó, Zizur Zendeako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Alfredo Caballero Sucunza, Zizur Zendeako Udaleko alkateordea.

Lehen epaimahaikidea: Sonia Escribano Iturralde, Zizur Zendeako Udaleko kontu-hartzailea.

Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Edurne Equisoain Iraizoz, Zizur Zendeako Udaleko administrari-ofiziala.

Bigarren epaimahaikidea: Olga Martínez Celaya, Zizur Zendeako Udaleko kontabilitate-aholkularia.

Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: Felix Ciriza Ederra, Zizur Zendeako Udaleko zerbitzu anitzetako arduraduna.

Hirugarren epaimahaikidea: Carmen Oroz Astrain, Zizur Zendeako Udaleko administrari-ofiziala.

Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Juan Ignacio Laquidain Armendariz, Udaltzaingoaren zerbitzuko buru koordinatzailea.

Epaimahaikide idazkaria: Elena Esquisabel Asiron, Zizur Zendeako Udaleko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Silvia del Carmen Chivite López, Zabaltzako Udaleko idazkaria.

Kalifikazio-epaimahaiko idazkari-lanak kideren batek beteko ditu; berak eginen ditu behar diren aktak, epaimahaikide guztiek sina ditzaten.

5.2. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoak beharko du elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondotik, berriz, oposizioaldia, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian gehienez 20 puntu emanen dira, honako baremo honen arabera:

6.2.1. Esperientzia:

–Nafarroako toki erakunde batendako, administrari-ofizialaren lanetan zerbitzu egiten emandako urte bakoitzeko: 3 puntu urteko.

–Gainerako administrazio publikoetan administrari-ofizialaren lanetan emandako urte bakoitzeko: 1 puntu urteko.

Frogaturiko esperientzia-denbora urte kopuru osoa ez bada, edo lana ez bada lanaldi osoan egin, proportzioan dagokiona aterako da.

Aurreko bi apartatuetako merezimenduak baturik, gehienez 12 puntu eskura daitezke.

6.2.2. Izangaiek dakizkiten hizkuntzak.

Ingelesa jakiteagatik, gehienez ere 4 puntu:

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 2 puntu.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 3 puntu.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 4 puntu.

Euskaraz jakiteagatik, gehienez ere 4 puntu:

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 2 puntu.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 3 puntu.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5 urte gaindituta izatea edo ofizialki baliokidea den titulazioa izatea: 4 puntu.

Aurreko bi ataletako merezimenduak baturik, gehienez 8 puntu eskura daitezke.

Zerbitzuak zer administrazio publikotan egin diren, administrazio publiko horrexek emandako ziurtagiriaren bidez frogatutako dira alegatutako merezimenduak. Ziurtagiri horietan berariaz agertu beharko dira honako datu hauek: zer lanpostutan lan egin den, zenbat denboraz eta lanaldiak zer iraupen zuen. Benetan emandako zerbitzuak hartuko dira kontuan, kontratazio-araubidea edozein dela ere (behin-behinekoa edo finkoa). Atal ezberdinetan sailkaturiko zerbitzuak garai berean egin badira, batera gertatu diren denbora horri dagokionez, puntu gehien ematen dituen atalekoa baizik ez da kontuan hartuko.

Merezimendu gisa kontuan hartzeko aurkeztu diren agirietan ez badira berariaz jasotzen arestian aipatutako alderdiak, agiri horiek ez dira kontuan hartuko merezimenduen balorazioan.

6.3. Oposizioaldia.

–Lehen ariketa: proba teorikoa. Test motako galdera batzuk erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz. Proba honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Galdetegiko galdera guztiek hiru erantzun-aukera izanen dituzte, eta bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitza zehatuko da 0,33 puntu kenduta. Galdera guztiei balorazio bera emanen zaie. Ariketa hau egiteko izangaiek izanen duten gehieneko denbora epaimahaiak adieraziko du.

–Bigarren ariketa: proba praktikoa. 2. eranskinean adierazitako gairen bati buruzko kasu praktiko bat edo gehiago ebatzi beharko dira. Ariketa honek gehienez ere 40 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko zenbat denbora egonen den.

Orobat, gutun-azal itxi eta zenbakituen sistema ezarriko da, izangaien anonimotasuna bermatzeko.

6.4. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira, bada, ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak. Orobat, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein probatan 0 puntu eskuratzen duten izangaiak.

6.5. Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago; hogeita lau ordu lehenago, hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

6.6. Ariketak egiteko dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; hori egin ezean, kanporatu eta baztertuak izanen dira.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, eta igorriko du puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko lehen ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa eginen da.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Zizur Zendeako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Gainditu duten gainerako izangaiak zerrenda batean sartuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Zerrenda hori erabiliko da Zizur Zendeako Udalean dagokion arloak ematen dituen zerbitzuetan sortzen ahal diren premiei erantzuteko kontratazioak egiteko, jarraikiz xedatuta dagoenari deialdi honen 1.7 oinarrian.

8.–Agiriak aurkeztea.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Zizur Zendeako Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragotziko liokeenik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat, esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Baldin eta izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abarri buruzkoa) aurkeztu beharko du.

. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

8.3. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7.2 oinarrian azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Zizur Zendeako Udaleko administrari-ofizial izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Zizur Zendeako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiko zaio.

Gazolatzen, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

I. ERANSKINA.–DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETE DADIN ADMINISTRARI-OFIZIALAREN LANPOSTU BAT, LAN-ARAUBIDE FINKOAN ETA ZIZUR ZENDEAKO UDALAREN ZERBITZURA

Eskabidearen eredua dagokion izapidean egonen da eskuragarri, honako helbide honen barnean:

https://cendeadecizur.sedelectronica.es/transparency

HAUTAPEN-PROZESUA.

Deialdia egiten duen erakundea: Zizur Zendeako Udala. Lanpostuaren izena: Administraria.

DATU PERTSONALAK.

Deiturak eta izena: ................................................................................. NANa: ....................................

Helbidea: ………………….......................……………………………………………………………………..

Telefonoa: .............................. Posta elektronikoko helbidea: ..............................................................

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen elektronikoa: BAI/EZ.

–Adierazitako posta-helbidean, paperean jakinaraztea: BAI/EZ.

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

ADITZERA EMATEN DUT:

Eskabide honekin batera nire NANaren kopia, titulazio akademikoa eta alegatutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditut, deialdiaren oinarrietan jasotzen den moduan.

BADUT / EZ DUT aitortua desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %...................(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

ESKATZEN DUT / EZ DUT ESKATZEN honekin batera doan dokumentuan adierazitako arrazoiengatik zehazten diren egokitzapenak egiteko.

ADIERAZTEN DUT:

1.–Betetzen ditudala baldintzak guztiak, deialdiaren oinarrietan eskatzen direnak hautapen-prozesuan parte hartzeko.

2.–Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan jarduteko.

3.–Ez dudala berariazko arrazoirik indarreko xedapenetan ezarritako desgaitasunerako edo bateraezintasunerako.

4.–Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak errealitatearen isla zehatza direla.

ESKATZEN DUT:

Eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta izenpea.

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari –bat etorriz xedaturik dagoenarekin Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan– espedientean eta izapideetan jasota dauden haren datuak trata ditzan, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei bide ematea dagozkien jarduketak egin ditzaten kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela, idatziz, datu horietan sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezerezteko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko; eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen froga aurkeztu beharko du, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paratu.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa. I. titulua: xedapen orokorrak, II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua. Antolamendua. V. titulua: toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. I. kapitulua: funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua: herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

2.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua. II. titulua: biztanleria eta errolda.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. titulutik V. titulura.

4.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Abstenitzea eta errekusatzea. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoaren erantzukizuna eta administrazio publikoen zerbitzuko agintari eta langileen erantzukizuna. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

5.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Hiritarren partaidetza eta informazioa. IV. titulua: toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: jarduerak, zerbitzuak eta obrak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola: bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. eta II. tituluak.

7.–203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onesten duena: atariko titulua, eta I., II. eta III. tituluak.

8.–11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa: I. titulua, II., III., IV. eta V. kapituluak; II. titulua; III. titulua.

9.–5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: II. titulua, I. eta III. kapituluak; III. titulua, I., II. eta III. kapituluak.

10.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

V. titulua: administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.

12.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena. I. titulua, V. kapitulua. Jarduera sailkaturako lizentzia behar duten instalazioak eta jarduerak. III. titulua. Diziplina eta ingurumen arloko legezko egoera lehengoratzea; 3. eranskina.

13.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. titulua, III., IV., V., VI. eta VII. kapituluak; II. titulua, I., II., III., IV. eta V. kapituluak; III. titulua, I., IV. eta V. kapituluak.

14.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. Langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lan araubidean kontratatutakoak.

15.–Administrazio agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak. Ebazpenak, kontratua. Artxiboko tratamendua eta antolaketa.

16.–Word 2010 testu-prozesadorea: lan eremua; eragiketak dokumentuekin; testuarekin lan egitea; formatua; orrialdearen diseinua; taulak; irudiak; estiloak; estekak txertatzea; goiburuak eta orri-oinak lantzea; edukien aurkibidea; ilustrazioak lantzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimaketaren konfigurazioa.

17.–Excel 2010 kalkulu-orria: lan eremua; eragiketak liburu eta orriekin; formatuak; eragiketak gelatxoekin eta gelatxo multzoekin; formulak; oinarrizko funtzioak eta funtzio aurreratuak; grafikoak; datuekin lan egitea Excel-en; txantiloiak erabili eta sortzea; taula dinamikoak; inprimaketaren konfigurazioa.

18.–Access 2010 datu basea: oinarrizko elementuak; taulak; kontsultak; inprimakiak; txostenak; kanpoko datuak inportatzea, esportatzea eta estekatzea.

19.–Oinarrizko kontzeptuak Interneti eta posta elektronikoari buruz.

Iragarkiaren kodea: L2415947