231. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

425/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2024-2025 ikasturtean.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren xedea da indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibideak onestea, horri esker behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lortzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2024-2025 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean xedatutakoarekin, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2024-2025 ikasturterako.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko urrriaren 9an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, 2024-2025 IKASTURTEAN ARAUTZEKO, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASKUNTZEZ GAIN, ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PUBLIKOEN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

–Lehenbizikoa ikastetxe bateratuaren plangintzari buruzkoa da, eta zenbait ohar ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ezaugarri berariazkoen gainean.

–Bigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako.

–Hirugarrenean, irakaskuntza hauetan erabilienak diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA.–IKASTETXE BATERATUAREN PLANGINTZA

Deusetan galarazi gabe 2024-2025 ikasturtean hezkuntza sistemaren lanbide heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko ikasturte hasierako jarraibideak onesteko ebazpenean adierazitakoa, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxeek arreta berezia jarri beharko dute honako alderdi hauetan:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen ‘Jarduketa Planarekin’ lotutako kirol irakaskuntzei buruzko neurrien berrikuspena eta programazioa.

Kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek berrikusi beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren Jarduketa Planean aipatzen diren jarduketa-ildo estrategikoekin lotutako neurriak, eta, beharrezkoa bada, horiek aldatu beharko dituzte (ildo horiek 2024-2025 ikasturtearen hasierako jarraibideetan garatzen dira).

2. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen berariazko planen berrikuspena eta programazioa.

Ikastetxeek bertan ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzekin loturiko planak berrikusi eta, beharrezkoa bada, aldatuko dituzte. Plan, programa eta proiektu horiek 2024-2025 ikasturtearen hasierako jarraibideetan txertatuko dira.

3. Programazio didaktikoak.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena, halakorik behar bada.

b) Urriaren 21eko 93/2014 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa ebaluazio-prozesuaren plangintza-irizpideei eta prozesu horren erabakiak hartzeari buruz, bai eta hura aldatzeko foru aginduaren proiektuari buruz ere. Proiektu horren helburua da beste irakaskuntza profesionalizatzaile batzuek (lanbide heziketako irakaskuntzak, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionalak) duten tratamenduaren antzekoa ematea irakaskuntza horiei; izan ere, irakaskuntza horiek, besteak beste, ikasturte bakoitzean amaierako ebaluazio deialdia dute.

c) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. KAPITULUA.–ANTOLAKETAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK

1. Irakasle espezialistak.

Indarreko tituluetan eta curriculumetan ezarrita dagoenez, araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloek irakasle espezialistei esleitzen diete modulu desberdinetan irakasteko eskumena.

Kontratazioa publizitate-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioei jarraituz egin dadin, Hezkuntza Departamentuak deialdi bat egin zuen 2022an Altsasuko "Sakana LH" ikastetxean mendi-kiroletako eta eskaladako irakasle espezialisten lau zerrenda eratzeko. Zerrenda horien emaitza eskuragarri dago helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/constitucion-de-listas-contratacion-temporal-de-profesorado-especialista-de-deportes-de-montana-y-escalada-fp-sakana-lh

Honako hauek dira irakasle espezialistei esleitutako berariazko blokeko moduluak:

–Mendi-ibilien hasierako zikloa: ‘MED-MOSE 102. Bidezidorretan barna gidatzea’ eta ‘MED-MOSE 103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea’. ‘MED-MOSE 104. Aisialdia’ berariazko blokeko modulua Bigarren Hezkuntzako "Gorputz Hezkuntza" espezialitateko irakasleek irakatsiko dute.

–Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa: berariazko blokeko modulu guztiak.

Ikastetxeko zuzendaritzak kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz eginen du 2024-2025 ikasturterako irakasle espezialistak kontratatzeko proposamena. Kontratazio proposamen hori Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura igorriko da, baliozkotu dezan.

Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak proposatuko dio Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari irakasle espezialisten zer kontratazio beharra aurreikusten duen 2024-2025 ikasturtean irakaskuntza horietarako.

Gainerako irakaskuntzetarako bezala, kontratazioen gaineko hasierako proposamen hori eskolatze-aurreikuspenak oinarri hartuta egiten da, eta kontuan hartuz kalitate baldintzak eta, orobat, irakaskuntza hauek arautu eta garatzeari begira berez duten malgutasuna.

2. Irakasle espezialisten eginkizunak.

2.1. Hona hemen kirol irakaskuntzetako irakasle espezialisten eginkizunak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan aurreikusitako eginkizun orokorrak zehaztuz eta malgutasuna kontuan harturik:

a) Esleiturik dituzten modulu eta blokeen programazioa eta irakaskuntza.

b) Ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesuena ere.

c) Ikasleen tutoretza, esleiturik dituzten modulu eta blokeei dagokienez, esleiturik badituzte.

d) Ikasleen orientazioa prestakuntza, kirol eta lanbide arloetan, ikastetxeko zerbitzu edo departamentu espezializatuekin elkarlanean.

e) Ikastetxearen jarduera orokorrean parte hartzea, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat.

f) Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeak erabakitzen dituen ebaluazio planetan parte hartzea.

g) Kasuan-kasuan dagozkien irakaskuntza-prozesuetan, ikerketa, saiakuntza eta etengabeko hobekuntza.

2.2. Irakasle espezialistek elkarlanean eta talde-lanean gauzatuko dituzte aurreko atalean adierazitako eginkizunak.

3. Irakasle espezialisten lanaldia.

3.1. Irakasle espezialisten lanaldia egin beharreko lanaren ezaugarrietara eta kirol irakaskuntzen berezko malgutasunera egokituko da.

3.2. Oro har, lanaldia ikasturtearen irakastaldian gauzatuko da, hau da, irailaren 1etik ekainaren 30era arte. Kirol modalitate eta espezialitateen inguruabarrak kontuan harturik, ikasturte bakoitzaren egutegia arautzen duen ebazpenean finkatuko da eskolaldi zehatza.

4. Irakasle espezialisten ordutegiaren alderdi orokorrak.

Irakasle espezialistek bakoitzaren kontratuan ezarritako orduetan gauzatuko dituzte irakaslanari eta ikastetxeari lotutako jarduerak.

5. Irakasle espezialisten eskola-denbora: banaketa eta alderdi orokorrak.

Eskola-saioek eta saio osagarriek osatzen dute eskola-denbora. Ikastetxean edo ikastetxetik kanpo egin daitezke biak. Eskola-saio baten iraupena berrogeita hamabost minutukoa da. Saio osagarri baten iraupena hirurogei minutukoa da.

Eskola-saioak honako hauek izanen dira: zuzeneko irakaskuntzakoak, hau da, izaera kontzeptualeko eta prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin zerikusia duten edukiak irakastera bideratutakoak, bai eta bi eduki mota horien amaierako ebaluazioaren deialdiko ebaluazio-jarduerak garatzera bideratutakoak ere, ikastetxean bertan zein ikastetxetik kanpo; eta eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak, zuzeneko irakaskuntzakoak ez diren beste jarduera batzuetara bideratutakoak, beste funtzio batzuk garatzeko.

Saio osagarriak ikastetxeko jardueretarako, irakas-praktikaren berezko jardueretarako eta prozedurazko ikaskuntza-emaitzekin lotutako eduki-jardunaldiei lotutako jardueretarako izanen dira, hurrengo jarraibidean zehazten den moduan. Eskola-denboran, saio osagarri bat eman behar da zuzeneko irakaskuntzako 4 eskola-saioko. Saio horiek irakasle espezialista kontrataturik dagoen aldian zehar banatuko dira.

Orduen banaketan irakaskuntza hauen berezitasuna kontuan hartu beharko da, malgutasun neurriei dagokienez.

Orobat, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lan arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala. Horregatik, eskola-denborarekin bateragarria izan behar da kirol zein lan arloetako jarduerak egitea, nahitaezkoak direnak irakasle espezialista izateko, betiere helburua izanik benetan eta behar bezala betetzea irakas-jarduna, irakasle espezialistaren kontratuaren xedekoa, irakaskuntza horien egutegiarekin bat.

6. Irakasle espezialisten eskola-denbora: eskola-saioak eta saio osagarriak.

6.1. Eskola-saioak.

Hauek dira eskola-saioak:

6.1.1. Zuzeneko irakaskuntzako saioak: ikasleei eskola ematekoak. Zuzeneko irakaskuntza orduen artean kontzeptu hauekin bat datozenak daude:

a) Ohiko talde/gelarekin berariazko blokearen moduluetan ematen diren orduak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, Nafarroan indarra duen curriculumean kirol irakaskuntzen maila eta modalitate-espezialitate bakoitzerako adierazitakoak, eta amaierako ebaluazioari dagozkion orduak, jarraian adierazten denarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukien zatiari dagozkion amaierako ebaluazioko jarduerak berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion ordu horien ordu-esleipen osoan sartuta daude.

Berariazko blokearen moduluetako prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukien zatiari dagozkion amaierako lehen ebaluazioko jarduerak berariazko blokeko modulu bakoitzari dagozkion ordu horien ordu-esleipen osoan sartuta daude.

b) Berariazko blokearen moduluetako prozedurazko ikaskuntza-emaitzekin lotutako edukien banaketa-orduak, ikastetxean bertan zein ikastetxetik kanpo garatutakoak.

6.1.2. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak: berariazko blokearen moduluetako irakasle espezialisten koordinazio lanak egiteko dira, baldin eta hiru espezialista edo gehiago badaude maila eta kirol modalitate/espezialitate bakoitzean berariazko blokearen moduluen irakasle titular gisa, honako honen arabera: bost ordu Mendi-ibilien hasierako ziklorako, hamar ordu Erdi mailako Mendiko amaierako ziklorako eta hamar ordu Eskaladako amaierako ziklorako.

6.2. Saio osagarriak.

Saio osagarriak dira, zorrozki, zuzeneko eskolatzat hartu ezin direnak, baina, berariazko jarduera batzuk egitea eskatzen dutenez, eskola-ordutegia handitzea dakartenak. Kontzeptu hauei dagozkie:

a) Irakas-jardunaren berezko jarduerak, esate baterako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak prestatzea, irakas-materialak egitea, ebaluazio jarduerak zuzentzea, ebaluatzea eta erreklamazioei erantzutea.

b) Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko jardunaldietarako tokia prestatzea eta gainbegiratzea, beharrezkoa denean.

c) Departamentuko bilera.

d) Berariazko blokeko irakasle espezialisten bilera, eta prestakuntza praktikoarena, halakorik egonez gero.

e) Zaintzak egitea beste irakasle espezialista bat ez dagoenean, hura lanera itzuli bitartean, denbora laburrerako baldin bada edo baja laburrak badira, edo irakaskuntza jarduera berrantolatu arte.

f) Klaustroaren bileretara joatea.

g) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldearen bileretara joatea.

h) Kirol irakaskuntzei dagozkien koordinazio tresnak prestatu eta berrikustea.

7. Antolamenduzko alderdi metodologikoak.

7.1. Berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin loturiko orduak.

7.1.1. Oro har, ikastetxeko ikasgelan, natura-ingurunean edo beste gune batzuetan garatzen ahalko dira, berariazko blokearen moduluetako ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak lantzeko saioetan.

Saio horietan eginen dira, orobat, proba idatziak eta ebaluatzeko planifikatutako bestelako jarduera batzuk, hala nola ikasleek talde-lanean edo bakarka egindako lanen aurkezpenak.

Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako ordu horietan irakaskuntza presentziala eta online irakaskuntza konbinatzen ahalko dira, honako bi baldintza hauek aldi berean betetzen badira:

a) Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukien orduen ehunekoa, gehienez ere, ebazpen honetan modulu bakoitzerako zehaztutako mota horretako ordu guztien %20 edo gutxiago izan beharko da.

b) Ikastetxean honako baliabide didaktiko hauek guztiak izatea, eta jarraian ezartzen diren baldintzak betetzea:

–Ikaskuntzarako plataforma birtuala. Honako hauek ahalbidetu beharko ditu: ikasleen eta irakasleen arteko komunikazioa, eta alderantziz, ikasleen arteko talde-lana, parte hartzen duten ikasleen jardueraren jarraipena, jarduera interaktiboen autozuzenketarako tresnak erabiltzea, zereginak eta jarduerak bidaltzea eta ebaluatzea, eta ikasleak ebaluatzeko tresnak erabiltzea.

–Ikaskuntzarako plataforma birtualera egokitutako egitura eta formatua duten curriculum-materialak, gutxienez honako hauek barne hartu beharko dituztenak: multimedia-elementuak eta Interneteko baliabideen erabilera, ikasleen arteko talde-lanerako jarduerak, eta jarduera interaktiboak eta autoebaluaziokoak.

–Moduluaren gida didaktikoa. Ikasleen lan autonomorako orientazio-dokumentua izanen da, online ematen diren ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiei dagokienez. Gida horietan, gutxienez, honako eduki hauek jasoko dira: moduluaren aurkezpena eta lanbide-profilarekiko lotura, helburuak, edukiak, orientabide metodologikoak. Eta baliabide didaktikoak, tutoretza-arreta (tutoretza telematikoak), irizpideak/prozedurak - ebaluazio-tresnak eta kalifikazio-irizpideak - ebaluazio-jardueren egutegia.

7.1.2. Mendi-ibilien hasierako zikloan, Erdi mailako Mendiko amaierako zikloan, Eskaladako amaierako zikloan eta Iraupen-eskiko lehen mailan, honako hauek dira ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako orduak:

a) Mendi-ibilien hasierako zikloa. Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOSE 105. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 150 ordukoa):

MED-MOSE102. Bidezidorretan barna gidatzea (150 ordu)

52

MED-MOSE103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

28

MED-MOSE104. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako irakasleak - Gorputz Hezkuntza

14

BERARIAZKO BLOKEKO IKASKUNTZA KONTZEPTUALAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

94

b) Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa: Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOME 217. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 150 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

14

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

10

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan (50 ordu)

15

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan (60 ordu)

15

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan (90 ordu)

27

BERARIAZKO BLOKEKO IKASKUNTZA KONTZEPTUALAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

81

c) Eskaladako amaierako zikloa. Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MORO 213. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 200 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

14

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

10

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan (50 ordu)

15

MED-MORO 210. Hobekuntza teknikoa eskaladan (145 ordu)

36

MED-MORO 211. Keinu-teknika eskaladan (80 ordu)

40

MED-MORO 212. Gida lana eskaladan (170 ordu)

51

BERARIAZKO BLOKEKO IKASKUNTZA KONTZEPTUALAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

166

d) Iraupen-eskiko lehen maila: Ordu horien irakaskuntzari dagokionez, ordu teorikoak dagozkien curriculumetan ezarritakoak izanen dira. Honako hauek:

Lanbide garapena

20

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa

20

Iraupen-eskiko materiala

10

Mendiko ingurumena

10

Iraupen-eskia irakasteko metodologia

25

Kirol segurtasuna

15

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

100

Berariazko blokearen modulu bakoitzeko teoriako orduak ematen dituen irakasle espezialista kasuan kasuko moduluaren irakasle titularra izanen da, eta hala agertuko da eskola kudeaketako EDUCA sisteman.

7.2. Berariazko blokeko moduluetako prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin loturiko orduak.

7.2.1. Oro har, ingurune naturaleko edo beste espazio batzuetako jardunaldi praktikoetan garatzen dira, prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiei buruzko berariazko blokeko moduluen alderdi teknikoak eta didaktikoak modu praktikoan jorratzeko.

Saio praktiko horietan batera lantzen ahalko dira berariazko blokearen hainbat modulutako alderdiak. Saio praktikoetan irakasle espezialista bat baino gehiago daudenean, baterako eskolak emanen dituzte dagokion saio praktikoan aritu behar duten irakasle espezialistek.

Iraupenaren arabera, honelakoak izan daitezke saio praktikoak:

–Egun erdiko saio praktikoak, goizez ala arratsaldez. Oro har, 4 eta 6 ordu artekoak izanen dira.

–Egun osoko saio praktikoak, goizez eta arratsaldez. Oro har, 8 eta 10 ordu artekoak izanen dira.

–Egun oso luzatuko saio praktikoak, goizetik gauera. Oro har, 12 eta 14 ordu artekoak izanen dira, eta gaua kanpoan pasatzen da.

Planifikatutako saio praktiko horietarako aurreikusi den iraupena aldakorra da, egiten diren egunean ingurumenean eta eremuan dauden baldintzen arabera.

7.2.2. Mendi-ibilien hasierako ziklorako, Erdi mailako Mendiko amaierako ziklorako eta Iraupen-eskiko lehen mailarako, prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako orduak honakoak dira:

a) Mendi-ibilien hasierako zikloa. Ikaskuntza kontzeptualaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOSE 105. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 150 ordukoa):

MED-MOSE 102. Bidezidorretan barna gidatzea (150 ordu)

98

MED-MOSE 103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea (80 ordu)

52

MED-MOSE 104. Aisialdia (40 ordu)

Bigarren Hezkuntzako irakasleak - Gorputz Hezkuntza

26

BERARIAZKO BLOKEKO PROZEDURAZKO IKASKUNTZAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

176

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

b) Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa: Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MOME 217. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 200 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

26

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

30

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan (50 ordu)

35

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan (60 ordu)

45

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan (90 ordu)

63

BERARIAZKO BLOKEKO PROZEDURAZKO IKASKUNTZAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

199

c) Eskaladako amaierako zikloa. Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko orduak (kenduta ‘MED-MORO 216. Prestakuntza praktikoa’ modulua, 200 ordukoa):

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola (40 ordu)

26

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan (40 ordu)

30

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan (50 ordu)

35

MED-MORO 210. Hobekuntza teknikoa eskaladan (145 ordu)

109

MED-MORO 211. Keinu-teknika eskaladan (80 ordu)

40

MED-MORO 212. Gida lana eskaladan (170 ordu)

119

BERARIAZKO BLOKEKO PROZEDURAZKO IKASKUNTZAREN EMAITZEKIN LOTUTAKO EDUKIEN ORDUAK, GUZTIRA

359

d) Iraupen-eskiko lehen mailan, ordu praktikoak dagozkien curriculumetan ezarritakoak dira. Honako hauek:

Iraupen-eskiaren prestakuntza teknikoa

20

Iraupen-eskiko materiala

5

Iraupen-eskia irakasteko metodologia

30

Kirol segurtasuna

5

GUZTIRA

60

Prozedurazko ikaskuntzaren emaitzekin lotutako edukiak garatzeko ordu horietan ez dira zenbatzen ikasleek irakasle espezialistek emandako jarraibideen arabera egin beharreko ordu praktikoak.

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan, batera heltzen ahalko zaie modulu desberdinetako alderdiei.

Gomendatzen da lehenik eta behin MED-MOME 202, MED-MOME 203 eta MED-MOME 204 moduluak ematea, horietan irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen baita.

Bereizita edo aldi berean, MED-MOME 215 eta MED-MOME 216 moduluak garatuko dira. Horietan, irakasle/ikasle ratioa 1/15ekoa izanen da.

Iraupen-eskian, berariazko blokeko moduluetako ordu horietan irakasle/ikasle ratioa 1/12koa izanen da.

Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

8. Irakasle espezialistak kontratatu beharraren gaineko aurreikuspena 2024-2025 ikasturterako.

Aurreko jarraibidean zehaztutako ordu eta ratioei jarraikiz, eta Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 129/2022 Ebazpenean xedatutako ikaspostuen eskaintza aintzat hartuta, 2024-2025 ikasturterako kontratatu beharko diren irakasle espezialisten aurreikuspena ondoren zehazten dena da.

8.1. Mendi-ibilien hasierako zikloa:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 15 ikaslekoa dela (barne hartuta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

ZUZENEKO IRAKASKUNTZA

TEORIAKO ORDUAK

PRAKTIKAKO ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MED-MOSE 102. Bidezidorretan barna gidatzea

52

98

150

MED-MOSE 103. Behe mendietako ingurune fisikoa eta giza ingurunea

28

52

80

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

Koordinazio-orduak

5

Saio osagarriak

Irakas-praktikaren berezko jarduerak / zaintzak / bilerak / saio praktikoak

95

GUZTIRA

330

8.2. Erdi mailako Mendiko amaierako zikloa:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 15 ikaslekoa dela (barne hartuta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

ZUZENEKO IRAKASKUNTZA

TEORIAKO ORDUAK

PRAKTIKAKO ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MED-MOME 202. Mendi-ibilien eskola

14

26

40

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan

10

30

40

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan

15

35

50

MED-MOME 215. Hobekuntza teknikoa iparraldekoen tankerako lur elurtuetan

15

45

60

MED-MOME 216. Gida lana iparraldekoen tankerako lur elurtuetan eta zeharkaldi handietan

27

63

90

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-praktikaren berezko jarduerak / zaintzak / bilerak / saio praktikoak

120

GUZTIRA

300

8.3. Eskaladako amaierako zikloa:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 15 ikaslekoa dela MED-MOME 202, MED-MOME 203 eta MED-MOME 204 moduluetan, 10 ikaslekoa MED-MOME 211 moduluan, eta 5 ikaslekoa MED-MOME 210 eta MED-MOME 213 moduluetan (barne hartuta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

ZUZENEKO IRAKASKUNTZA

TEORIAKO ORDUAK

PRAKTIKAKO ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MED-MOME 202. Mendi-ibiliaren eskola 1/15

14

26

40

MED-MOME 203. Erdi mailako mendietako hobekuntza teknikoa udan 1/15

10

30

40

MED-MOME 204. Gida lana eta orientazioa erdi mailako mendietan 1/15

15

35

50

MED-MOME 210. Hobekuntza teknikoa eskaladan 1/5

15

45

60

MED-MOME 211. Eskaladako keinu-teknika

27

63

90

MED-MOME 213. Gida lana eskaladan 1/5

51

119

170

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-praktikaren berezko jarduerak / zaintzak / bilerak / saio praktikoak

166

GUZTIRA

626

8.4. Iraupen-eskiko lehen maila:

Hauek dira irakasle espezialistak kontratatzeko aurreikusten diren beharrak, kontuan hartuta gehieneko ratioa 12 ikaslekoa dela (barne hartuta berariazko blokeko ikasle errepikatzaileak):

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

160

Banaketak

60

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

10

2. azterketa praktikoaren orduak

6

Koordinazio orduak

5

Saio osagarriak

Irakas-praktikaren berezko jarduerak / zaintzak / jardunaldi praktikoak

55

GUZTIRA

296

Irakaskuntza hauek ematen dituen ikastetxe bateratuko zuzendaritzak zehaztuko du zein diren kontratazio beharrak, eta, Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak baliozkotzat eman ondoren, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura igorriko ditu, eta jarraibide hauetan egindako aurreikuspenaren gaineko aldaketak izaten ahalko ditu, behar bezala arrazoiturik badaude.

Horretarako, ikastetxeak proposamen bat egin beharko du, ordu horiek proposaturiko irakasle espezialisten artean hilabetez hilabete banatuz, irakaskuntza hauetarako zedarritutako egutegi akademikoarekin bat eta aintzat harturik irakasle espezialista bat hilean 100 ordu egiteko kontratatu daitekeela gehienez ere. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura igorriko da proposamen hori.

9. Kirol irakaskuntzen departamentua.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, kirol irakaskuntzen departamentu berariazko bat izanen da, bat eginen duena Gorputz Hezkuntza espezialitateko Departamentu didaktikoarekin. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak departamentu horretan sartuta egonen dira, curriculumaren programazioaren eta programazio didaktikoaren ondorioetarako eta departamentuari atxikitako irakaskuntzen koordinazio orokorraren ondorioetarako.

Berariazko blokearen moduluetan edo bestela prestakuntza praktikoan irakasteko kontratatu edo izendatu diren irakasle espezialistak departamentu horretakoak izanen dira, eta hitza eta botoa izanen dituzte. Kontratazioak iraun bitarte izanen dira departamentu horretakoak.

10. Irakasle espezialisten parte-hartzea ikastetxeko organoetan.

Irakasle espezialistak klaustroko, taldeko irakasle-taldeetako eta kirol irakaskuntzetako departamentuko kideak izanen dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak zer bileratarako deia egin eta horietara agertu beharko dute. Irakasle espezialistek ez dute parte hartuko ikastetxeko koordinazio pedagogikorako gainerako organoetan.

Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala, eta, horregatik, bi jarduera horiek bateragarriak izan daitezen ahaleginak egin beharko dituztela hala ikastetxeak nola irakasle espezialistak berak. Hori horrela, irakasle espezialistek ikasturte hasieratik programatutako bileretara joan beharko dute, baldin eta horietarako deia egin bazaie; izan ere, kontratuan bilera horietarako orduak izanen dituzte. Edonola ere, kirol arloko lanbide jardueran zehaztu ezinezko egoeraren bat gertatu eta horren ondorioz ezin badu programatutako bileretara joan, absentzia justifikatutzat joko da, betiere kasuan kasuko egoera agiri bidez justifikatzen bazaio ikastetxeko zuzendaritzari.

Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialista gisa kontratatutako edo izendatutako pertsonak ezin dira hautagai edo hautesle izan ikastetxeetako kide bakarreko gobernu organoetarako.

11. Kirol irakaskuntzen koordinazioa.

11.1. Koordinazioa: karguak eta funtzioak.

Kirol teknikari titulua eskuratzeko behar den kirol irakaskuntzako ziklo oso bakoitzak zikloko kirol koordinatzaile bat izanen du, kirol ziklo horretako bloke komuneko moduluetan irakaskuntzak ematen dituen irakaslea, hain zuzen ere. Bi direnez ematen diren kirol teknikari titulazioak, bi izanen dira kirol zikloko koordinatzaileak ere, bat Erdi mailako mendiko kirol teknikari titulurako, eta beste bat Eskaladako kirol teknikari titulurako.

Bigarren Hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa garatzen duen uztailaren 16ko 225/1998 Foru Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoa garatuz:

–Kirol ziklo bakarra baldin badago, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloaren koordinatzaileari dagozkion eginkizunak.

–Bi kirol ziklo baldin badaude, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloetako bati dagozkion koordinatzaile eginkizunak, eta beste koordinatzaile bat egonen da bigarren kirol ziklorako, dagozkion eskola-orduak izanen dituena.

Hasierako/Amaierako ziklo bakoitzeko eta maila bakoitzeko berariazko blokean, bloke horretako moduluak koordinatzeko eginkizunak egonen dira, eta horiek bere gain hartuko ditu berariazko bloke horretan irakasten duen irakasle espezialista batek, ebazpen honen 6.1.2 jarraibidean adierazitako ordu-esleipenari eta baldintzei jarraikiz.

11.2. Eginkizunak.

–Kirol zikloko koordinatzaileak bere gain hartuko ditu otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan aipatutako eginkizunak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa), eta arreta berezia emanen dio berariazko blokeko moduluak ematen dituzten irakasle espezialistekin koordinatzeari eta berariazko blokeko irakasleak koordinatzeari, kontuan harturik irakaskuntza hauen ezaugarri bereziak.

–Maila bakoitzeko berariazko blokeko moduluak koordinatzeko eginkizunak bere gain hartzen dituen irakasle espezialistek honako hauek egin beharko dituzte:

a) Berariazko blokeko irakasle eta irakasle espezialisten taldearen koordinazio bilerak zuzentzea.

b) Irakasle espezialista guztien izenean artekari lanak egitea kirol zikloko koordinatzailearekin, kirol irakaskuntzetako departamentuko buruarekin eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin.

c) Kirol ziklora eta ikasmailara sartzeko berariazko probak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea, oinarri harturik Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen jarraibideak.

d) Berariazko blokeko moduluak ezartzearekin eta garatzearekin lotutako prestakuntza beharrak diagnostikatzea, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin edo departamentuko buruarekin elkarlanean, eta hark bideratuko ditu, ikastetxeak horretarako ezarrita daukan moduan.

e) Behar materialak hautematea eta behar diren kudeaketak egitea berariazko blokeko moduluetan behar diren baliabideak erosteko, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin elkarlanean, ikastetxeak ezarritako protokoloarekin bat.

12. Matrikulen bateragarritasuna.

a) 2024-2025 ikasturtean kirol irakaskuntzen heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Batxilergoko irakaskuntzak egin ditzakete Nafarroan, baina, betiere, irakaskuntza horiek egiteko, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean, bertan sartzeko baldintzak beteta.

b) 2024-2025 ikasturtean kirol irakaskuntzetako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra prestakuntza praktikoa baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko ikasketekin bateratzea Nafarroan, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergo horretan sartzekoak betetzen badituzte.

c) 2024-2025 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan Nafarroan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, gutxienez orduen %90 bateragarriak badira.

III. KAPITULUA.–ERREFERENTZIAZKO ARAUAK

13. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen araudia.

13.1. Antolamendua. Curriculumak.

–1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa orokorra).

https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2007-19326

–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa eta garapena).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=25518

–702/2019 Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Arroiletako kirol teknikari, Eskaladako kirol teknikari eta Erdi mailako Mendiko kirol teknikari tituluak ezarri eta haien oinarrizko curriculumak eta sartzeko baldintzak finkatzen dituena.

https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2020-344

–31/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, araubide bereziko kirol irakaskuntzen barrenean Erdi mailako mendiko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=55111

–32/2022 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, araubide bereziko kirol irakaskuntzen barrenean Eskaladako kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=55112

–16/2015 Foru Dekretua, maiatzaren 4koa, araubide bereziko kirol irakaskuntzen barrenean Iraupen-eskiko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=36901

13.2. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Berariazko sarrera probak.

–240/2024 Ebazpena, ekainaren 6koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2024-2025 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

https://www.navarra.es/documents/48192/6707416/20240516_Res+240_Admisi%C3%B3n+EEDD+24-25.pdf/86ff9db2-5131-fbe1-c6ae-fff776f8a848?t=1718181819459

–11/2024 Ebazpena, otsailaren 7koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoak arautzen dituena eta horietarako deialdia egiten duena 2024-2025 ikasturterako.

https://www.navarra.es/documents/48192/6704111/20240207_Res11_Pruebas+acceso+EE+DD+24-25.pdf/8da4ad0a-013e-601e-587b-d3b6b90174d1?t=1713164856481

–13/2024 Ebazpena, otsailaren 7koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ezarrita dauden araubide bereziko kirol irakaskuntzetan sartzeko proba espezifikoen oinarriak onesten dituena eta horietarako deialdia egiten duena 2024-2025 ikasturterako, Iraupen-eskia modalitatean.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/50/37

–312/2024 Ebazpena, uztailaren 26koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzak (iraupen-eskia) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak 2024-2025 ikasturterako.

https://www.navarra.es/documents/48192/6714976/20240722_BON_Res+312_Admision+esqui+fondo_2024-25.pdf/c961d25a-886d-103a-301a-c5a172bdfad4?t=1722512901997

–23/2024 Ebazpena, otsailaren 26koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2024. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako deia egin eta proba horien egutegia ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitaterako.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/61/9

13.3. Ebaluazioa.

–93/2014 Foru Agindua, urriaren 21ekoa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ebaluazioa).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=34879

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa. (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=32119

13.4. Nazioartekotzea.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa. (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: ikasleak eta irakasleak).

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=26101

14. Kirol irakaskuntzei buruzko informazioa.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioan:

https://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/estudiantes/ensenanzas-deportivas.html

–Kirolaren Kontseilu Nagusian:

http://www.csd.gob.es/es/csd/ensenanzas/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

–Hezkuntza Departamentuan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

Iragarkiaren kodea: F2414822