1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
85E/2024 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Altsasun irrati analogikoaren bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzia baten (87.8 FM) errentamendua luzatzea 2025eko abenduaren 10era bitarte.
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 4E/2020 Ebazpenaren bidez, Radio Popular SAri baimendu zitzaion errentan hartzea Altsasun irrati analogikoaren bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzia bat (87.8 FM). Haren titularra Información por Ondas SA da.
2024ko irailaren 25ean, Radio Popular SA - Cadena de Ondas Populares Españolas merkataritza-sozietateak idazki bat aurkeztu zuen, errentamendu horren luzapena handitzeko eskatuz, besteak beste. Aukera hori jasota zegoen 4E/2020 Ebazpenak emandako baimenaren baldintzetan.
Errentamenduaren negozio juridikoan inplikatutako merkataritza-sozietateek sozietate-akordioaren proposamena aurkeztu dute, baina hura 2025erako aplikatzeko prezioa zehaztu gabe, ez dagoelako oraindik zehaztuta Nafarroako 2024rako kontsumoko prezioen indizea, horretarako aplikatu beharrekoa.
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena ematea Altsasun irrati analogikoaren bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzia baten (87.8 FM) errentamendua, Radio Popular SAren aldekoa, 2025eko abenduaren 10era bitarte luzatzeko. Lizentziaren titularra Información por Ondas SAU da.
2. 2025eko urtarrilaren 31ra arteko epea ezartzea, egun hori barne, merkataritza-sozietate eskatzaileak errentamenduaren 2025erako prezioa jakinaraz dezan, baimen hau kudeatzen duen unitateak tasa aplikagarria kalkulatu ahal izan dezan, otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera, eta ordainketa-gutuna bidal dezan. Foru lege horren bidez, besteak beste, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloko tasak onesten dira.
3. Ebazpen hau bi enpresa interesdunei jakinaraztea, eta Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari igortzea.
4. Luzapen hau Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan inskribatzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusia, Miguel Moreno Ariztegi.
Iragarkiaren kodea: F2415408