229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PLAZAOLA PARTZUERGO TURISTIKOA

Kudeaketa-esleipena, gauzatu dadin Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua, San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) udal mugarteetan

Plazaola Partzuergo Turistikoak, Imozko Udalak, 2024ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, eta Larraungo Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, hartutako erabakiei jarraikiz, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.–Larraungo eta Imozko udalek Plazaolako bidezidorren sarea hobetzeko proiektuan sartutako obrak kudeatzeko egindako kudeaketa-esleipena onestea. Proiektu hori Nafarroa Ezagutu Sarearen laguntza-deialdian sartuta dago.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Lekunberrin, 2024ko urriaren 22an.–Burua, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Kudeaketa-esleipena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415456