229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

Lan egutegia, 2024. urterako

Basaburua Imotz Udal Elkartzeak, 2024ko urriaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburua Imotz Udal Elkartzeko zerbitzuko langileen 2024ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2024an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–2024ko lan egutegia.

...

Bildutakoek ontzat ematen dute proposamena eta hortaz ondoren zehazten den lan egutegia onartzen dute 2024. urterako:

Ikusirik 30/2023 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2024ko lan egutegia onesten duena; ikusirik ere espedientean dagoen dokumentazioa eta kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluan ezarritakoa.

Hona hemen Basaburua Imotz Udal Elkartzerako 2024. urtean izanen diren jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Zubia.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Tokiko festa.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 2a: Zubia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbata eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Aipatutako tokiko festaz gain, langileek 3 egun izango dituzte norberaren zereginetarako, orduka hartu ahal direnak eta beste 4 egun, gehiegizko lan orduekin osatutako poltsatik.

Basaburua Imotz Udal Elkartzeko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten enplegatuei.

Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaizkie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2024rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2024ko urriaren 23an.–Lehendakaria, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2415546