2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ekitaldi aretoa
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Espedientea: LICACLAY/2024/4 - 183718P.
Sustatzailea: Taller Olas Motor SL.
Jarduera: ekitaldi aretoa.
Tokia: Antso VI.a Jakituna plaza 8 eta 9 - 1. poligonoa, 423. lurzatia, 4. eta 5. azpieremuak, Atarrabia.
Atarrabian, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2415592