229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala. Ordenantza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen denean jarriko da indarrean.

Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Aipatu epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2024ko urriaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2415709