229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

3/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 3/2024 aurrekontu aldaketaren espedientea, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokiona.

Jendaurrean egon da Udalaren 2024ko aurrekontuan 3. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori guztia, bat etorriz honako hauetan xedaturik dagoenarekin: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Kreditu-gehigarria:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1510 6000001

KALEAK KONPONTZEA (Tokiko Inbertsioen Plana)

70000,00

2314 6220000

EGUNEKO ZENTROA

50.000.00

Gastu goititua, guztira

120000,00

Hau da gastu horietarako proposaturiko finantzaketa, aurreko paragrafoan aipaturiko legediari jarraikiz:

Diruzaintzako gerakina: 120.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415527