229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

24-01273 gora jotzeko errekurtsoa, herri-lurzatiak adjudikatzeko prozedurari buruzkoa

Javier Cabeza Pagolak 24-01273 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Azkoiengo Udalak, 2024ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hartutako erabaki baten aurka. Erabaki hori herri-lurzatiak adjudikatzeko prozedurari buruzkoa da.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Azkoienen, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2415586