229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

6. poligonoko 601-B lurzatirako xehetasun-azterketaren hirigintza-araudia

Olaztiko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onartu zuen Nerea Aguirre Oraák eta Mikel Usabiaga Izagirrek sustatutako xehetasun-azterketa, helburu duena lurzatiaren barneko eraikuntzaren alienazio berriak zehaztea, 6. poligonoko (Goienkale 24) 601-B katastro-lurzatian familia bakarreko etxebizitza berri bat eraikitzeko.

Hori argitaratzen da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Olaztin, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Joseba Viezuete Ascargarta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415412