2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Herri-larreen aprobetxamendua enkante publikoan
Mañeruko Udalak, ikusirik ez dela aurkeztu herritarrendako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, erabaki du enkantean jartzea herri-larreen aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):
Xedea: larreak:
A.–Iparraldeko bazkalekua (Done Jakue bideko autobiatik harago): 981 euro urtean. B.–Herriko edo erdialdeko bazkalekua: 1112 euro urtean.
C.–Sotoko eta Salbazeko bazkalekua edo hegoaldekoa: 2259,70 euro urtean.
Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.
Adjudikazio-aldia: hamar urtekoa, behin betiko adjudikaziotik kontatzen hasita.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Mañeruko Udalaren bulegoan (Foruen plaza 1).
Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Mañerun, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2416094