229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Lokala egokitzea gimnasioa paratzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Isidoro Bezunartea Ardanaz.

Jarduera: lokala egokitzea gimnasioa paratzeko.

Tokia: Jeremías kalea 20, Lodosa.

Lodosan, 2024ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2415516