2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEDEA
Aldaketa 2025erako tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Ledeako Udalak, 2024ko urriaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2025an indarrean egonen diren tasa eta prezio publikoetan.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ledean, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.
Iragarkiaren kodea: L2415606