229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2025erako zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2024ko urriaren 23an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen diren zerga-tasak ezarri zituen 2025erako, jarraikiz 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

–Hiri-lurreko ondasunen kontribuzioa: %0,4643.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40, gutxieneko udal kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan utzi dira Ledeako Udalak 2018ko apirilaren 9an egindako osoko bilkuran onetsitako karga-tasa, koefizienteak eta baldintzak (argitaratu ziren 2018ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an).

Argitara ematen da denek jakin dezaten, indarra duten legeetan ezarritakoa betez.

Ledean, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2415605