2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Autokarabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzeko eta horietan gaua pasatzeko baldintzak arautzen dituen udal ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Autokarabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzeko eta horietan gaua pasatzeko baldintzak arautzen dituen udal ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.
Lesakan, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2416025