229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketa-esleipena, gauzatu dadin Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua, San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) parajeetan

Larraungo Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehenbizikoa.–Honako hau onestea: proiektua, Plazaola bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko, San Migeltxo (Larraun) eta Urritza (Imotz) parajeetan.

Bigarrena.–Kudeaketa-esleipen bat onestea, Plazaola Partzuergo Turistikoa izan dadin, Larraungo Udalaren ordezkari gisa, proiektu hori kudeatuko duena. Horretarako, bere gain hartuko ditu laguntzak eskatzeko lanak, obrak adjudikatzeko lanak eta laguntzok justifikatzekoak.

Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea dagokion hitzarmena sinatzeko.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Plazaola Partzuergo Turistikoari.

Mugiron (Larraun), 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Kudeaketa-esleipena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415563