2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldatzea 7. poligonoko 27. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea
Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 448/2024 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki du 7. poligonoko 27. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean besterentzeko mugakideei.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).
Esteribarren, 2024ko urriaren 14an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2415304