229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketa, Kultura eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko ordenantza arautzailean. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zien kultura eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak dituen ordenantzan egindako aldaketei. Aldaketa horiek argitaratzearekin batera sartuko dira indarrean, eta atzeraeragina izango dute, osoko bilkuran hasierako onarpena ematen den egunetik aurrera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an, baita Udalaren iragarki-taulan ere. Espedientea jendaurrean egon zen 30 eguneko epean.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan denez inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluan ezarritako aginduak betez, argitara ematen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Lintzoainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

KULTURA ETA KIROL JARDUERAK EGITEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO ORDENANTZA ARAUTZAILEAREN ALDAKETA

7. artikulua.

7.2. artikulua ("Kultur jarduerak") honela geratzen da idatzita:

Jarduerak egiteko epea indarrean den urteko urriaren 1etik hurrengo urteko irailaren 30era da.

–Ikasturte berriko proiektua aurkezteko azken eguna: irailaren 30a.

–Bukatutako ikasturtearen memoria aurkezteko azken eguna: urriaren 30a.

10. artikulua.

Lehen paragrafo bat gehitzen da, eta artikuluaren edukia aldatzen da, testu honen arabera:

Dirulaguntza ematean %60ko aurrerapena egingo da.

Ordenantza honetako aginduei jarraikiz emandako dirulaguntza osoa jasotzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da udaletxean:

a) Egindako jardueraren memoria xehea.

b) Eskabidea, dirulaguntza ordaintzea eskatuz eta transferentzia zer kontu-zenbakira egin behar den adierazita.

11. artikulua.

Artikuluaren edukia aldatzen da, testu honen arabera:

10. artikuluan aipatzen diren egiaztagiriak dirulaguntza ordaintzeko eskaera formalizatzen den unean aurkeztuko dira. Dagokion batzordeak espedientea aztertuko du eta onespena eta ordainketa ebatziko ditu, hala badagokio.

2. ERANSKINA.–PROIEKTUEN PUNTUAZIOA

"Proiektuaren" puntuazioa aldatu da: 45 puntu izatetik 50 puntu izatera pasatu da.

Honako esaldi hau kenduko da: "Proiektuak desgaitasun egoeran dauden pertsonen parte-hartzea sustatzen du: 5 puntu".

Iragarkiaren kodea: L2415681