2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Jarduera-lizentziaren eskaera. Animaliendako pentsuak biltegiratzeko, banatzeko eta saltzeko nabea eraikitzea
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.
Jarduera sailkatuaren proiektua argitaratuta dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/51ebf3f6-1dd1-47bc-8003-03e0a5f29ca4/.
Sustatzailea: Piensos Delmas SL
Jarduera: animaliendako pentsuak biltegiratzeko, banatzeko eta saltzeko nabea eraikitzea.
Tokia: 10. poligonoko 169. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du eskaera hau (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).
Cortesen, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2415569