2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obretarako, Val de-Tejería kalean. Hasierako onespena
Caparrasoko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espedientea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko Caparrosoko Val de-Tejería kalean euri-uren sareak eta zoladura berritzeko obretarako.
Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea eratzeko aukera izan dezaten, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.
Caparroson, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2415865