2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Udal baliabideen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena
Beteluko udalbatzak, 2024ko uztailaren 30ean egindako bilkuran, udal baliabideen erabilera arautzen duen udal ordenantza hasiera batez onartu zuen.
2024ko irailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 179. zenbakian, eta udaletxeko iragarki-taulan jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da erreklamaziorik, eragozpenik eta oharrik aurkeztu.
Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hasierako onarpen-erabakia behin betikoa izanen da, eta artikuluak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Betelun, 2024ko urriaren 29an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.
UDAL BALIABIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA
1. artikulua
Udaleko toki, baliabide eta zerbitzuen erabilera librea eta irekia izanen da pertsona, entitate, talde eta elkarteentzat.
Udaleko toki, baliabide, zerbitzu eta altzarien erabilera doakoa izango da Beteluko bizilagunen onerako ekintza edo jarduera sozial edo kulturalak bultzatzen dituzten pertsona, entitate, talde eta elkarteentzat, betiere irabazi asmorik gabe egiten badira.
Gainerakoei, ordenantza honetako 1. eranskinean dauden tarifak ezarriko zaizkie.
1. ERANSKINA
Udaletxeko gelak erabiltzeko tasa.
–Egun erdiko erabileragatik: 15 euro.
–Egun osoko erabileragatik: 25 euro.
Altzariak erabiltzeko tasa.
–Mahaiak: 2 euro mahai eta egun bakoitzeko.
–Aulkiak:0,30 euro aulki eta egun bakoitzeko.
–Hesiak: 2 euro hesi eta egun bakoitzeko.
Mahai, aulki eta hesiak hondatzen edo galtzen badira, bere kostu osoa ordaindu beharko da Udalak egindako kitapenaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2415699