2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2025erako zerga-tasak
Berako Udalak, 2024ko urriaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:
1. Zerga-tasa hauek onestea 2025erako:
–Lurraldeko kontribuzioa, %0,2639.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, %19,81. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, %5ean mantendu.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 1,40ko indizea mantendu.
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Beran, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2415625