2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2024ko urriaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, Etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza hasiera batean onestea erabaki zuen.
Horren guztiaren berri ematen da, jendeak jakin dezan, eta 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
Aditzera ematen da ezen jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsita geldituko dela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2416155