2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Herri-larreak enkantean
Herritarren arteko zuzeneko adjudikazio-prozesua bete gabe geratu denez, Barasoaingo Udalak enkante bidez (enkante berri bat) adjudikatuko ditu herri-larreetako lurzati hauek: 3. poligonoko 109. lurzatia eta 5. poligonoko 2. lurzatia, 2024-2025erako, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Udalaren osoko bilkurak 2024ko irailaren 26an onetsitako baldintza-agirian (agiria interesdunen eskura dago Udalaren idazkaritzan, jendearendako ordutegian). Enkantean bete beharko da, orobat, ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua) eta dagokion ordenantzan.
Enkantea 13:00etan egingo da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.
Barasoainen, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.
Iragarkiaren kodea: L2415534