2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2024ko urriaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak.
Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak, epe horretan.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aiegin, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2415723