2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARMAÑANTZAS
2025eko lan-egutegia
Armañantzasko Udalak, 2024ko urriaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 2025eko lan-egutegia onetsi zuen, honela:
"Alkateak 2025eko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa). Hona hemen:
Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, bai eta Armañantzasko gainerako jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 15a: San Isidro Nekazaria (herriko jaieguna).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik, 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:
Lehena.–Onestea 2025. urterako lan egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Armañantzasko Udalaren iragarki-taulan".
Armañantzasen, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.
Iragarkiaren kodea: L2415559