229. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen garbiketa

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Pedro Junior Deschamps Lizardo.

Jarduera: ibilgailuen garbiketa.

Tokia: P kalea 48, Mutiloa.

Mutiloan, 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2415743