228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1052E/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10. lurzatiaren zati baten aldaketa puntual egituratzaileari buruz. Aldaketaren sustatzailea Encarnación Osés Urdangarin da.

Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10. lurzatiaren zati baten aldaketa puntual egituratzailearen helburua da C azpilurzatiaren kalifikazioa aldatzea, hiri-lurzoru finkatua izan dadin.

Kalifikazio aldaketa hori beharrezkoa da Udalaren hirigintza aholkulariek aurkako txostena egin zutelako C azpilurzatia lurzatiaren gainerakotik banantzeari buruz, lurzoru urbanizaezina delako eta ez dituelako banantzeko gutxieneko neurriak.

Aldaketak 35-10 lurzatiari baino ez dio eragiten; lurzati hori mistoa da gaur egun. A azpilurzatia hiri-lurzoru finkatu gisa katalogatua dago (AA-IBI-13), eta gainerakoa lurzoru urbanizaezinaren mugaketaren barnean dago. Aldaketa egin ondoren lurzati mistoa izaten jarraituko luke, eta zatietako bi hiri-lurzoru finkatuaren barnean egonen lirateke. A azpilurzatiak AA-IBI-13 izaten jarraituko luke, eta C azpilurzatia lurzoru libre pribatu gisa geldituko litzateke, eraikigarritasunik gabe. B eta D azpilurzatiek, aurrerantzean ere, ustiapen naturalerako gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa izanen lukete. Ez da handitzen eraikigarritasuna, ez eta etxebizitza kopurua ere, eta ez da beharrezkoa urbanizazio elementurik aldatzea.

Aldaketaren azken helburua da C azpilurzatia 35-10 hiri-lurzatiari atxikitako eraikuntzarik gabeko eremu pribatu bihurtzea, aintzat hartuz lurzati horrek ez duela eremu librerik, C azpilurzatiak harekin lotura fisikoa duela eta, gainera, hiri-lurzati horretako fatxadako baoak bertara irekitzen direla.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Ibiriku Deierriko 35. poligonoko 10. lurzatiaren zati baten aldaketa puntual egituratzaileari buruz, ingurumen ukipenik sortzen ez direla iritzita. Aldaketaren sustatzailea Encarnación Osés Urdangarin da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Jesús María Alegría Azcárate jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2414940