1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
878E/2024 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 226/2024 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzen baitzaio. Prozedura hori Eguesibarko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.
Eguesibarko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 2ko 206E/2024 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi egiten da Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 90E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
2024ko urriaren 9ko ofizio baten bidez, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea bidaltzeko eta behar diren epatzeak egiteko, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluei jarraikiz.
Halaber, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua jotzen dugu ebazpen judiziala betetzeko ardura duen organotzat.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 226/2024 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea. Prozedura hori Eguesibarko Udalak Osasuneko kontseilariaren uztailaren 2ko 206E/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio. 206E/2024 Foru Aginduaren bidez ezetsi egiten da Osasuneko kontseilariaren otsailaren 14ko 90E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Ebazpen hau igortzea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoko Zerbitzuari.
Iruñean, 2024ko urriaren 29an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.
Iragarkiaren kodea: F2415712