1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
219/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2024rako gastua handitzea baimentzen baita, desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak, laneratze prozesuan lagun eginez, lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 745995.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 23an emandako 973/2019 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 18ko 78/2024 Ebazpenaren bidez, 45.000,00 euroko gastua baimendu zen 2024rako.
Urtean zehar eskaeren kopurua handitu da, eta, beraz, gaur egun gastu-aurreikuspena 59.000 eurokoa da, 8 eskaera aurkeztu baitira. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.
Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 15.000 euro gehiago baimentzea.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 15.000,00 euroko gastu gehikuntza baimentzea, 2024ko Gastuen Aurrekontuaren "Enplegurako zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4709 241118 (PEP: E-22-000530-01) partidaren kargura, desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak, laneratze prozesuan lagun eginez, lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako. Deialdia Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 973/2019 Ebazpenaren bidez arautu zen eta 745995 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.
2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2415014