228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko urriaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen 2025eko plantilla organikoa hasiera batez onestea eta jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2024ko urriaren 30ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2415742