2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko urriaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskalaren aldaketa, eta hura jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Azkoienen, 2024ko urriaren 30ean.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2415739