2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeak, 2024ko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Partzuergoko burua, Oscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: L2415759