228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzak bereganatzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Arloa kudeatzeko eskuordetzea

Zizur Nagusiko alkateak 1761/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko urriaren 26an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Alkatetzaren 2024ko uztailaren 5eko 753 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kide Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku utzi ziren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Arloari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barnean dela hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

Ikusirik Andoni Serrano Zabalza herritik kanpo egonen dela 2024ko urriaren 25etik azaroaren 2ra.

Kontuan hartuta, orobat, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua (Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzak bereganatzea, 2024ko urriaren 25etik azaroaren 2ra arte, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko Arloko eskumenen eskuordetza, zehazki honako eskumen hauek: barne zuzendaritza eta gaien kudeaketa, baita hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena ere, zeinak utzi baitziren Andoni Serrano Zabalzaren esku.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluari. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

3. Udalbatzari eskumenen bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2415617