228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketak Udal Antolaketari buruzko Dekretuan

Iruñeko Udaleko alkateak honako dekretu hau onetsi zuen 2024ko urriaren 23an:

DAL 23-OCT-24 (1/AL).

«Udal Antolaketari buruzko DAL 15-ENE-24 (3/AL) Alkatetza Dekretua ikusita, zeina aldatu egin baitute DAL 22-ENE-24 (2/AL) eta DAL 19-FEB-24 (1/AL) dekretuek, eta beharrezkoa denez gero dekretu horren edukian zenbait aldaketa egitea,

XEDATZEN DUT:

Lehena.–1.2 B) artikuluaren 8. puntua aldatzea, eta honela jartzea:

8. Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Garapenerako Lankidetzako eta Gazteriako Zinegotzi Ordezkaria.

–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorra. Hari atxikita daude Comiruña SA, Mercairuña SA eta Kale Nagusiko 59.eko eraikinaren kudeaketa.

Bigarrena.–2. artikuluari honako paragrafo hau gehitzea:

Ezinbestekoa izango da Idazkaritza Teknikoak sinatzea Hirigintza Gerentziak tramitatu eta udal-alorretan ebaztera bideratzen diren espedienteak, baldin eta gastua onetsi eta dagokion alorrak kudeatutako aurrekontuetan zorduntzen bada. Gainerako espedienteak Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoko legelari batek sinatuko ditu, eta ez Idazkaritza Teknikoak.

Hirugarrena.–"Sustapen Ekonomikoko eta Europar Proiekzioko Zinegotzi Berezia" aipamena kentzea 3.9. artikulutik, eta azken hiru apartatuetako hizkien ordez, D, E eta F hizkiak jartzea.

Dekretu hau 2024ko urriaren 23an sartuko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.»

Iruñean, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2415705