228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ardubil kalea 6, 1.A helbidean dagoen etxebizitzaren besterengarritasun deklarazioa

Irurtzungo Udalak, 2024ko azaroaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen Irurtzungo Ardubil kalea 6, 1. A helbidean ("kaserna" ohia, 2. poligonoko 313. lurzatia; 1-13 unitatea, etxebizitza, eta 1-5 lokala beheko solairuan) dagoen eta ondare izaera duen etxearen besterengarritasuna deklaratzea. Besterengarritasun deklarazioaren helburua da enkante bidez saltzea.

Espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Irurtzunen, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2416169