2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
24-01311 gora jotzeko errekurtsoa, 2024ko plantilla organikoaren onespenaren aurka
Honen bidez, aditzera ematen da Mikel Colomo Gurbindok 24-01311 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Lizarrako Udalak 2024ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, 2024ko plantilla organikoaren aurka jarritako alegazioak ezetsi ziren, eta plantilla behin betiko onetsi zen.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2415624