228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, honako deialdi honetan bete beharreko lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten duen eta betebeharrak frogatzeko epea noiz hasiko den zehazten duen ebazpenaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia.

Amaya Senar Urrestarazu andreak, Olatz Urtizberea Goñi andreak eta María Luisa Ruiz Amóstegui andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4365/2023 Ebazpenaren aurka (2023ko abenduaren 18an argitaratua), zeinaren bidez honako deialdi honetan bete beharreko lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egiten baita eta betebeharrak frogatzeko epea noiz hasiko den zehazten baita: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezkuntza laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2979/2022 Ebazpenaren bidez onetsia (2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko urriaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2415666