228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Zudairin, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %43,72 eta familia laguntza. Kontratuaren hasiera eta bukaera egunak: 2019ko uztailaren 1a. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Kontratuaren hasiera eta bukaera egunak: 1992ko apirilaren 1a. Administrazio-egoera: jardunean. Amortizazioa.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: barne igoera murriztua, oposizio-lehiaketa, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %15. Administrazio-egoera: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Kopurua: 1. Ordainsariaren maila: C. Lanaldia: %100. Administrazio-egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

Administrari laguntzailea. Maila: D. M.ª Carmen Andueza Murguialday.

Administrazio-kontratudunak, bitarteko funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea: Silvia Encina Oyón. Egoera: jardunean.

Zerbitzu anitzetako arduraduna: Iñaki Velasco Lozano. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2415532