2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Eskumenak eskuordetzan ematea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak, 2024ko urriaren 21ean, Alkatetzaren 1643/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Alkatetzaren Ebazpena, zeinaren bidez udalburuaren eskumenak lehen alkateordearen esku uzten baitira 2024ko urriaren 28tik urriaren 31ra (biak barne).
Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoa udaleko alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ikusirik Udaleko alkate Javier Ollo Martínez kanpoan izanen dela 2024ko urriaren 28tik urriaren 31ra bitartean (biak barne), arrazoi pertsonalak direla eta.
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Udal honetako alkatearen eskumen guztiak uztea lehen alkateorde Idoya Ibañez de Opacua Amillanoren esku, 2024ko urriaren 28tik urriaren 31ra bitartean (biak barne).
Bigarrena.–Udaleko lehen alkateorde Idoya Ibañez de Opacua Amillanori jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2415477