2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Udal honetako alkateak, 2024ko urriaren 2an, 1504/2024. Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Alkatetzaren ebazpena, ezkontza zibilak egiteko eskumenaren ingurukoa.
Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.
Ikusirik komeni dela Altsasuko Udaleko edozein zinegotzik ere bete ahal izatea ezkontza zibilak egiteko eginkizun horiek; izan ere, batzuetan ezkontideek eskatzen dute ospakizun hori zinegotziren batek egitea.
Ikusirik Altsasuko Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko.
Ikusirik eskumenak beste baten esku uztearen arloan honako arau hauek ezartzen dutena: apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
1. Altsasuko Udaleko zinegotzi guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.
2. Eskuordetza hau eraginkorra izateko, zinegotzi interesdunek onartu beharko dute. Onartutzat hartuko da, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik aitzina, kontrakorik espresuki adierazten ez badute.
3. Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei.
4. Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenengo osoko bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2415476