1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Meategiko hondakinak kudeatzeko plana ixtea, Zubiriko "El Quinto" magnesita ustiatzeko emakidan.
Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Magnesitas Navarras SA (MAGNA) enpresak bere Zubiriko fabrikari erantsita dituen instalazioak ixteko aurreproiektua. Instalazio horietan meategiko hondakinak kudeatzen dira.
30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkezten ahal dituzte, ahal dela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta.
Espedientea ikusgai dago Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/el_quinto_zubiri_itxiera_eta_amaiera
Iruñean, 2024ko urriaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2415336