228. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1094E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita "Baztango 5. poligonoko 385. eta 388. lurzatietan, Zigan, Baztango Tantak ostatu turistikoa ezartzeko plan berezi independentea"ri buruz. Planaren sustatzailea Santiago Ibarra Ibarra da.

Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura abiatzeko helburuarekin, 2023ko irailaren 21ean, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aipatu plan berezia aurkeztu zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan.

Haren helburua da Garate izeneko parajean, Zigako herrigunetik ipar-mendebaldera, ostatu turistiko bat ezartzea ahalbidetuko duen arau esparrua arautzea. Horretarako, sustatzaileak eskatu du lurzoruaren azpikategoria aldatzeko 285. lurzatiaren hego-mendebaldeko zatiari. Hala, proposatu du "basoen ustiatze naturalerako gorde beharreko lurzorua: ingurumen eta ekoizpen balioko basoak (SNUPrsEN: BAP)" izatetik "gorde beharreko lurzorua-ingurumen aldetik balioa duen lurzorua: zuhaixka eta belarki formazioak (SNUPrsA: FAH)" izatera pasa dadila.

2023ko ekainaren 5ean, udalak hasiera batez onetsi zuen plana, eta jendaurrean paratu zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratuta, 2023ko ekainaren 15ean.

2024ko otsailaren 9an, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak txosten bat egin zuen, adieraziz proposamena "Belate" Kontserbazio Bereziko Eremuaren (ES2200018 KBEa) barnean dagoela, eta sustatzaileari eskatu zion ingurumen agiri estrategiko bat eransteko, barnean zuhaitzen gaineko eragina saihesteko aukeren azterketa eta paisaiaren azterketa sartuta.

2024ko abuztuaren 6an, titularrak dokumentazio berria aurkeztu zuen, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak egindako errekerimenduari erantzuteko, atal horrek eskatutako aldaketak sartuta.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak 2024ko irailaren 6an jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala egin dela, eta ez duela uste planak ondorio kaltegarri nabarmenik izanen duenik eremuaren ingurumen alderdietan, ezta "Belate" Kontserbazio Bereziko Eremuaren (ES2200018) balioetan ere.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, "Baztango 5. poligonoko 385. eta 388. lurzatietan, Zigan, Baztango Tantak ostatu turistikoa ezartzeko plan berezi independentea"ri buruz. Planaren sustatzailea Santiago Ibarra Ibarra da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2415000