1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamen osagarria.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1349/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Hala, deialdi horren 9. oinarria ezarritakoa bete beharrez, 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, argitara eman zen izendapen proposamena, hautapen prozesua gainditzeaz gain, bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Orobat, 30 egun naturaleko epea eman zen, izendatzeko behar ziren agiriak aurkez zitzaten. Izangai horiek, azkenik, izendatu ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2845/2024 Ebazpenaren bidez.
Horretarako zuten epearen barnean, txanda irekiko izangai hauei borondatezko eszedentzia eman zaie zerbitzu orokorretako lanpostuan, une horretan zerbitzuak ematen ari zirelako administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean: David Pascual Anguiano, Iosu Rodrigo Moler, Luis Olza Donazar eta Alejandro Esquíoz Tainta. Eszedentziak lanpostuaz jabetu zirenetik izan ditu ondorioak.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da izendapen-proposamena osatzea, honako pertsona hauek sartuta:
Txanda irekia:
ILINTXETA NAVARRO, EDUARDO
BARRIOLA EZCURRA, JON
GALEOTTI OSES, EDURNE
MONTALVILLO DEL POZO, JORGE
Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak bide telematikoz aurkezteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxako estekaren bidez.
Iruñean, 2024ko urriaren 23an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
Iragarkiaren kodea: F2415475