227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025rako aldaketa ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Funesko Udalaren 2025erako ordenantza fiskalak, herri-lurren kanona, zerga-tasak eta prezio publikoak, bai eta ordenantza fiskal horietan bildutako tasak ezartzea eta antolatzea ere.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da Funesko Udalaren 2025rako ordenantza fiskaletan, herri-lurren kanonean, zerga-tasetan eta prezio publikoetan egin aldaketa, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Funesen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2415933