227. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Hiri-jarduketarako plan berezia UO-9, UO-10.A eta AM-7an (zati batean). Ingurumen-txosten estrategikoa

Alkatetzaren irailaren 3ko 232 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia udal-planeko UO-9, UO-10.A eta AM-7an (zati batean), Javier Matellanes Sánchezek sustatua.

Espedientea jendaurrean izan zen, iragarkia paratuta 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, eta ez da alegaziorik jaso.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera, espedienteak ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Félix Manzanos Rubio teknikariak emandako ingurumen txosten estrategikoren arabera, ingurumen agiri estrategikoaren eta planaren aldaketaren memoriaren ebaluazioan ikusi da, aldaketak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik ingurumenean.

Kontuan harturik 17/2020 Foru Legearen 10.3 artikuluak ezartzen duela lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardungo dutela, Ingurumen Ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea Udal Planeko UO-9ri, UO-10i eta AM-7ri eragiten dien hiri-jarduketarako plan bereziari, ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarri nabarmenik ez duela iritzita.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Fiteron, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2415326